argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herritik joandako joaldunak eta Israelgo armada, aurrez aurre

Euskal Herritik joandako joaldunak eta Israelgo armada aurrez aurre izan ziren Bl'in-en, Ramallah ondoan. Apartheidaren murruaren aurka palestinarrek ostiralero antolatzen zuten protestan ehunka lagunek lagunduta, beren banderak eta ikurriñak airean, Judimendiko joaldun gasteiztarrek nazioarteko elkartasuna eraman zuten Palestinara. Armadak tiroka amaitu zuen. Dokumental onenari Oscar saria irabazi zuen 5 broken cameras lanean ere agertzen dira.