argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatua eratu zuten Ipar Euskal Herriko nekazariek: ELB

Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatua eratu zuten Ipar Euskal Herriko nekazariek: ELB. Frantziako Estatuan nagusitzen ari zen eredu produktibistak baserriak desagerraraztera zihoala iritzita hasi ziren sindikatua osatzeko eztabaidak. Estatuko nekazarien FDSEA sindikatuak bultzatutako nekazaritza intentsiboari aurre egiteko eta laborantza herrikoia sustatzeko batu ziren ELB sindikatuan.

Ordutik ezinbesteko eragilea da Ipar Euskal Herria ulertzeko.

Jenofa Berhokoirigoin, Etxalde ttipien alde, lau hamarkada borrokan eta aterabideen gauzapenean (ARGIA, 2022ko irailak 28).