argia.eus
INPRIMATU
EHEko kide batek bere aurkako epaiketa eten zuen, hizkuntza eskubideak ez zirela bermatzen salatuz

Euskal Herrian Euskarazeko kide batek bere aurkako epaiketa eten zuen, hizkuntza eskubideak ez zirela bermatzen salatuz. Itzulpen sistemari uko egin eta berari galderak euskaraz egin ezean ez zituela erantzungo adierazi zuen. EHEk salatu zuen justizia sistema espainiarrak euskaldunak arrotz eta bigarren mailako herritar sentiarazten zituela. Bi egun lehenago, epaituak berak saioan bere hizkuntza eskubideak aldarrikatzean epaiketa moztu zuen, Euskaldunontzat justiziarik ez zioen pankarta zabaldu zuten bitartean EHEko beste kide batzuk. Akusatuak, gainera, epaile eta fiskalari euskaltegian izena emateko gomendatu zien.

Euskaldunon Egunkaria (2001eko maiatzak 8 eta 10).