argia.eus
INPRIMATU
EHEko sei kidek euren kontrako epaiketa eten zuten Bergarako epaitegian

Euskal Herrian Euskaraz taldeko sei kidek euren kontrako epaiketa eten zuten Bergarako epaitegian. Epailearen aurrean epaiketa hura ez zutela onartzen adierazi zuten eta euskaldunentzat euskarazko justizia aldarrikatu zuten. Martxoan gaztelania hutsez egiten ari zen epaiketa bat eteteagatik zeuden deklaratzera deituak. Epaiketa hori eteteak beste prozesu judizial bat zabaltzea eragin zuen. Irteeran, ekintzaileek desobedientziarako deia egin zuten.

Jone Larrañaga, Desobedientziaren bidetik, EHEko sei kidek euren aurkako epaiketa eten dute (Euskaldunon Egunkaria, 1997ko irailak 3).