argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herrian Euskaraz mugimendua sortu zuten

Euskal Herrian Euskaraz mugimendua sortu zen. Durangon egin zuten aurkezpena eta helburu bezala jarri zuten Euskal Herri euskalduna lortu arte borroka egitea. Honela dio sorrera dokumentuak, besteak beste: “Euskararen aldeko talde eragileak sortu behar direla pentsatzen dugu, euskara espezifikoki diglosiatik eta heriotzatik salbatzeko; hemengo “alderdi abertzaleak” zoritxarrez, betekizun hori gehien batean ahaztuta dutelako”. Euskaldunei dei egin zieten euskaraz egitera eta euskaldun gisa ditugun eskubideak defendatzera.