Euskal Herrian erregistratutako uholderik larriena izan zen Zangoza eta inguruetan. Gauean almadien enborrek Esako harrizko zubia itxi eta blokeatu zuten, ura eta bestelakoak pilatuz. Aragoi ibaiko uraren presioak azkenean zartarazi egin zuen, bi metroko altuera hartu zuten uholdeak eraginez. Zangoza erabat birrindu zuen (465 eraikinetik 428 suntsituz), eta 556 hildako eragin zituen, populazioaren bostetik bat. Gertaeraren eraginez, herria lur garaiagoetan kokatu zen, Aragoi ibaitik urrunduta.