argia.eus
INPRIMATU
Euskal agintariak Bilboko ebakuazioa prestatzen hasi ziren

Euskal agintariak Bilboko ebakuazioa prestatzen hasi ziren. Frankistak hiria hartzeko ofentsiba abiatzera zihoazen. Ordurako, hirian ziren gehienak funtzionarioak eta Jaurlaritzako oinarrizko langileak ziren. Egun berean, Habana ontziak azken bidaia egin zuen, Santurtzitik atera zen 4.500 haurrekin. Horietako askok Leningrado, Odesa, Mosku eta Krimean amaitu zuten.