argia.eus
INPRIMATU
Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketak hasi ziren Leioako Unibertsitatean

Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketak hasi ziren Leioako Unibertsitatean. Lau egunetan zehar askatasun sexualaren, zapalkuntza patriarkalaren eta haren aurkako borrokaren inguruan hausnartu zuten. 3.000 emakume batu ziren, eta mugarria ezarri zuten Euskal Herriko mugimendu feministan. Bertan abestu zuten lehen aldiz Zutik emakumeak kantua. Harrezkero, abestia Euskal HErriko hainbat txokotara zabaldu da.

Ilargi Bengoetxea Gartzia, Bigarren olatuko feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketak (Euskal Herriko Unibertsitatea, Gradu Amaierako Lana)