Europako protesta antikapitalista handia izan zen Pragan, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren gailurraren aurka. Protestak iraun zuen egunetan istiluak izan ziren poliziarekin, eta manifestarien aurka gas negar-eragileak eta ur kanoiak erabili zituzten. NDF-k bilera aurreikusi baino lehen amaitu behar izan zuen.