argia.eus
INPRIMATU
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra egin zuten Italian

Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra egin zuten Italian. Etxebizitza arazo bihurtu zen langileen artean, batez ere landa gunetik Milan industrialera joandako askok gehiegizko alokairuak eta etxebizitza prekarioak topatu baitzituzten. Greba honetan botere harremanak aldatu nahi izan zituzten langileek, lantegietatik kanpo ere. Milanen arrakasta handia izan zuen grebak eta, argitu ez den baldintzetan, gas negar-eragileen erdian polizia bat hil zen. Eskuin politikoak gertaera hori baliatu zuen protestak kriminalizatzeko.

Mattia Gatti, 19 novembre 1969. La battaglia contro lo sfruttamento oltre la fabbrica (Fondazione Giangiacomo Feltrinelli, 2019ko azaroak 18).