argia.eus
INPRIMATU
Etiopian 'Lucy'-ren hezurdura aurkitu zuten, 3 milioi urtetik gorako giza arbasoen arrastoa

Etiopian giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa den Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu. Hezurdura osoenetakoa ere bada, soin osoaren %40a topatu baitzuten. Izena Beatlesen Lucy in the sky with diamonds abestitik datorkio, aurkitu zuten unean irratitik hori entzuten ari zirelako.