ETAk lehergailu bat zartarazi zuen Madrilgo Rolando kafetegian eta zibil ugari hil zituen. Kafetegiaren aurrean Poliziaren egoitza nagusia zegoen eta tesi nagusiaren arabera, poliziak hiltzeko gaizki ateratako atentatu bat izan zen.
13 hildako eta 70 zauritu eragin zituen, gehienak errepresioarekin zerikusirik ez zuten herritarrak eta ETAren adar militarraren eta politiko-militarraren arteko bereizketaren garaian, tentsio erraldoiak eragin zituen barruan atentatu horrek.
ETAk bere egiletza ukatu zuen hasiera batean eta 2018ko azken komunikatuan bere gain hartu zuen, biktima zibilei barkamena eskatzearekin batera.
Atentatu hartan sakontzeko, Xabier Letonaren artikulu hau irakurri: Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian
Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia 1967-1980 (Maiatz).