argia.eus
INPRIMATU
‘Lauaxeta’ fusilatu zuten frankistek

Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta idazlea, poeta, kazetaria eta politikari abertzalea fusilatu zuten frankistek. Euskal Pizkundearen idazle garrantzitsuenetako bat zen.

Euskal armadako prentsa arduradun gisa, La Petite Gironde egunkariko kazetari bati Gernikako bonbardaketaren ondorioak erakustera zihoala atxilotu zuten.

Euzkadiko Gobernua beste preso batekin trukea egiten saiatu zen arren, fusilatu egin zuten Gasteizko hilerriko hormaren aurka.

Goiz eder onetan erail bear nabe 
txindor baten txintak gozotan naukela?
”, idatzi zuen. 32 urte zituen.

Armiarma atarian bere obra irakurgai.

Hemen bere fusilatze akta.