argia.eus
INPRIMATU
Estatu-kolpea ematen saiatu zen Espainiako militar talde bat, Tejero koronela buru

Estatu-kolpea ematen saiatu zen Espainiako militar talde bat, Tejero koronela buru. Guardia Zibil talde batek Espainiako Kongresua okupatu zuen, bertan diputatuak atxikiz. Valentzian, tankeak atera zituzten kalera. Espainiako Erregeak ordena konstituzionala mantentzeko eskaera egin zuen, eta estatu-kolpeak huts egin zuen; baina egun eztabaidagai da erregeak berak estatu-kolpe saiakeran benetan izan zuen inplikazioa. Ezkerreko sektore ugarik urteetan defendatu dute estatuak antolatutako auto-kolpea izan zela, besteren artean, negoziazioetan ziren euskal lurraldeen autonomia eskaerak neutralizatzeko.