argia.eus
INPRIMATU
Acoma herriaren aurkako sarraskia agindu zuen Mexikon gipuzkoar jatorriko konkistatzaile Juan Oñatek

Espainiar konkistatzaileek Acoma jatorrizko herriaren aurkako sarraskia abiatu zuten gaur egungo Mexikon. Lapurtu nahi zizkieten lur batzuen harira, Acoma herritarrek hamaika espainiar hil zituzten, tartean Juan Oñateren iloba Juan de Zaldivar.

Mendeku gosez 800 eta 1.000 Acoma artean hil eta bizirik atera ziren 500 Acomari 20 urteko esklabotza zigorra ezarri zieten. 25 urtetik gorako gizonezkoei oin bat moztuarazi zien Oñatek.

Mexikon jaiotako gipuzkoar jatorriko konkistatzailea izan zen Oñate; Gasteizen edo Oñatin jaio zen Kristobal Oñate bere aita konkistatzailea eta Catalina Salazar y de la Cadena ama.