argia.eus
INPRIMATU
Poliziak Manuel Jose Garcia Caparros gaztea hil zuen Malagan, mobilizazio andaluzista erraldoian

Espainiako Poliziak Miguel José García Caparrós gazte sindikalista andaluziarra hil zuen Malagan. Andaluziaren autonomiaren aldeko manifestazioan parte hartzen ari zela, garai hartan debekatuta zegoen Andaluziako bandera jarri zuten Malagako Diputazioaren eraikinean; poliziak kargatu egin zuen eta Caparrós hil, pistolarekin tiro eginda.

Hiletaren egunera arte salbuespen egoera ezarri zuten.