argia.eus
INPRIMATU
Iñaki Kijera donostiarra hil zuen tiroz Espainiako poliziak, errefuxiatuen aldeko manifestazioan

Espainiako poliziak Iñaki Kijera Zelarain donostiarra hil zuen tiroz errefuxiatuen aldeko manifestazio batean. Gaztea artatzera gerturatzen zirenak kolpatu zituzten. Gerora, Frantziako Gobernuak errefuxiatu politiko estatusa ukatu zien euskal iheslariei eta haien aurkako gerra zikina hasia zen.

Kijerari buruzko Irailaren batean dokumentala ikusgai dago ARGIAren multimedia kanalean. Bertan bere lagunek inongo "batzordetan" azaldu ez den egun horietan bizi izandakoaren kontakizuna egiten dute.