Espainiako Poliziak Gasteizko Herri Batasunaren egoitza zelatatzen zuela deskubritu zuten. Telefonoaren matxura bat konpontzera joan zen langilea konturatu zen kableak pintxatuta eta gaineko solairura zihoazela. Horretan ari zirela, goiko solairuan jendea urduri korrika entzuten hasi ziren, eta kanpoan zeudenek gi gizon ikusi zituzten kirol poltsekin korrika ateratzen.
Eginen ikerketa taldeak eskandalu politikoa lehertuko zuen hurrengo egunetan, besteren artean, CESIDeko espioien izen-abizenak publikatuz edo pareko etxetik ere zelatatzen zituztela informatuz.
Oskar Bañuelos. Espiaban la sede de HB en Gasteiz (Egin, 1998ko apirilak 1).