argia.eus
INPRIMATU
Espainiako legioak Leila edo Perrexil uhartean zeuden soldadu marokoarrak atxilotu eta lurraldea "berreskuratu" zuen

Espainiako legioak Leila edo Perrexil uhartean zeuden soldadu marokoarrak atxilotu eta lurraldea “berreskuratu” zuen. Egun batzuk lehenago Marokoko armadak uhartea hartu ondoren sortutako gatazka diplomatikoa indarrez ebatzi zuen horrela. Leila 0,15 kilometro koadroko azalera duen eta Marokoko kostatik metro gutxira dagoen uhartea izan arren, espainiarrek beren lurraldetzat daukate. Espainiar nazionalismoa sustatzeko kanpaina mediatiko erraldoiak etengabea izan zen.

Euskaldunon Egunkaria (2002ko uztailak 18).