argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Inkisizioak bere azken biktima hil zuen Sevillan: María de los Dolores López

Espainiako Inkisizioak bere azken biktima hil zuen Sevillan: María de los Dolores López. 12 urterekin itsu geratuta, bere aitor-entzulearekin joan zen bizitzera. Honek Doloresen ohean sartuta bortxatu egiten zuen. Geroago, moja sartuta, berekin sexu-harremanak zituen beste aitor-entzule batek Dolores eta bere burua salatu zituen, eta inkisizioak heretikotzat jota, Dolores erretzera zigortu zuten. Zigorraren beldurrez, hiru orduko aitortza egin zuen barkamen eske, eta sutara bota aurretik hil zuten garrotez.

Valérie Molero, Heterodoxia y herejía : la última hoguera de la inquisición española (Nuevo Mundo Mundos Nuevos, 2009ko ekainak 30).