argia.eus
INPRIMATU
Txabi Etxebarrieta hil zuen Guardia Zibilak Tolosan, bertatik bertara tiro eginda

Espainiako Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta hil zuen tiroz Tolosako Bentaundi bidegurutzean. Kontrol batean armak gainean gelditu zutenean, guardia zibil bat hil eta ihesean zela hil zuten tiroz bera ere. ETAren lehen hilketaren egilea eta Guardia Zibilak hil zuen lehen etakidea izan zen. Erakundearen batzorde exekutiboko kidea zen, itzal handiko pertsona. 24 urte zituen.

Ia 60 urte beranduago, EHU eta Aranzadi elkartearen ikerketa batek ondorioztatu du oso litekeena dela Etxebarrieta "exekuzio estrajudizial" baten biktima izatea. ARGIAk lekukotza hau ere argitaratua du: "Txabi Etxebarrieta nola hiltzen zuten ikusi zuen gure osabak". Berriak ondorengoa argitaratu zuen: "Guardia zibilak berbertatik sartu zion tiroa Etxebarrietari"

Lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta ETA borroka armatuan murgildu zuen.

Ekintzaile bilbotarra hil zuten lekua.