Espainiako futbol ligako emakumeek greba mugagabea deitu zuten. Urtebete zeramaten lan hitzarmena negoziatzen eta futbolaren patronalak ez ziela beste irtenbiderik utzi salatu zuten. Klub guztietako jokalarien %93k bat egin zuten hainbat aldarrikapen jasoz: soldata minimoa ezartzea, gaixoaldietan %100a kobratzea eta haurdunaldien eta sexu jazarpenen inguruko protokoloak adostea.
Emakumeek patronalari borrokaldia irabazi zioten eta hitzarmena sinatzea lortu.