argia.eus
INPRIMATU
Espainiako errege izango zen Juan Carlos Borboikoak, bere anaia hil zuen tiroz

Espainiako errege izango zen Juan Carlos Borboikoak, Alfonso bere anaia gaztea hil zuen tiroz. Oporretan Portugalen zeudela, errebolber batekin 14 urteko Alfonsori buruan tiro egin zion. Juan Carlosek arma itsasora bota zuen eta familiak hasiera batean esan zuen bere buruari egin ziola tiro Alfonsok nahi gabe, errebolberra garbitzen ari zela. Juan Carlosek 18 urte zituen eta Zaragozako Akademia Militarrean bere formazioa amaitzen ari zen.