Eskuin muturreko pistolari talde batek bost abokatu laboralista hil zituen Madrilgo Atocha kalean. Espainiako Alderdi Komunistako eta CCOO sindikatuko kideak ziren abokatuak. Alderdi Komunista artean ilegala zen, baina hiletara ehunka mila lagun bildu ziren, bai eta hurrengo egunetan grebak antolatu ere.