argia.eus
INPRIMATU
Eskualde Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Ituna indarrean sartu zen

Eskualde Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Ituna indarrean sartu zen. Europako Batzordeak 1992an onartua zuen. Espainiako Estatuak 2001ean izenpetu eta berretsi zuen, baina Frantziako Estatuak konstituzioaren aurka doala esanez, ez du hizkuntza eskubideak bermatu asmoz idatzitako ituna berretsi. 2022ko martxoan, Ipar Euskal Herriko 49 herrik izenpetu zuten Europako Hizkuntza Gutxituen Tokiko Ituna, Hizkuntza Gutxituen Itunaren bertsio berezia.

Ekhi Erremundegi, Claudine Brohy-rekin elkarrizketa: "Denbora irabazi behar dugu arriskuan diren hizkuntzei begira". (Berria, 2022ko martxoak 20).