Eskoziako Dundee hiriko milaka ikaslek greba hasi zuten zigor fisikoen aurka eta opor gehiago eskatzeko. Eskutan makilak eta harriak hartuta hirian zehar ibili ziren, irekita zeuden eskoletan piketeak antolatuz. Urte horretan, ikasle grebak Erresuma Batu osoan zehar zabaldu ziren.