argia.eus
INPRIMATU
Eskozian independentzia erreferenduma egin zuten eta gutxigatik galdu

Eskoziak independentzia erreferenduma gauzatu zuen Erresuma Batutik banandu ala ez erabakitzeko. Botoen %55,3arekin ezetza nagusitu zen. Erreferenduma Eskoziako Gobernuak eta Britainia Handiko Gobernuak adostu zuten, eta ezezko emaitzaren ostean hainbat eskumen transferitu zizkion Eskoziari. Eskoziarrek ez diote uko egin independentziari eta bigarren erreferenduma eskatu dute.