Ertzaintzak Kukutza III gaztetxea indarrez hustu zuen Bilboko Errekalde auzoan.
Langile auzo batean kokatua, 1998tik auzokideekin elkarlanean hamaika jarduera egin zituen, Udalak ematen ez zituen zerbitzuak eskainiz. Gaztetxea defendatzeko antolatutako erresistentzia eta hustu osteko protestak oso handiak izan ziren, eta Ertzaintzak aurka indar handiz egin zuen. 55 lagun atxilotu, 63 auzipetu eta ehundik gora zauritu zituzten. Gainera, anbulategitik hainbat lesio-parte eraman zituztela ere salatu zuten.
Biharamunean eraikinaren eraiste lanak hasi ziren eta urte luzez hutsik geratu zen orubea.
Kukutza III gaztetxea eraitsi dute istilu gogorren erdian (ARGIA, 2011ko irailak 24)