argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak Inaxi Zeberio etakidea hil zuen Gernikan: eskuburdinak bizkarrean jarrita, 24 bala-zulo zituen gorpuak

Ertzaintzak Inaxi Zeberio lizartzarra hil zuen Gernikan tirokatuta. ETAren Bizkaia komandoaren aurkako operazio batean Pablo Picasso kaleko etxebizitza bat asaltoz hartu zuen Poliziak. Bertan Zeberio tirokatu zuten. Eskuburdinak bizkarrean jarrita eta 24 bala zulo zituen gorpuak.

Juan Mari Atutxa sailburuak esan zuen Zeberio zilegizko defentsan tirokatu zutela.

Patxi Marques eta Iñaki Bilbao atxilotu egin zituzten, bigarren hau zaurituta, leihotik salto egin ostean. Biharamunean manifestazioak egin ziren hainbat herritan eta istiluak eta atxiloketak izan ziren.

 Xouse Simal