argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak eta Eusko Itsas Gudarosteak Espainiako bi ontzi konfiskatu zituzten

Ertzaintzak eta Eusko Itsas Gudarosteak Espainiako bi ontzi konfiskatu zituzten. José Luis Díez eta Císcar destruktoreak ziren, eta agintari errepublikarrek eskatuta bereganatu zituzten. Bi ontziotako tripulazioek ordura arte erakutsitako jarrerekin ez ziren fido agintariak eta beren lekua Eusko Itsas Gudarosteko 200 bat ofizial eta marinelek hartu zuten. José Luis Díez ontziak hilabete zeraman geldirik, konponketa batzuen aitzakiarekin, eta Císcar ontziak diziplinarik eza erakutsi zuen hainbatetan.

Juan Pardo San Gil, Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) (Untzi Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia).