argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu zuen Gasteizen, ekitaldi jendetsu baten erdian

Ertzaintzak Ekaitz Samaniego atxilotu zuen Gasteizen. Segiko kide izatea egotzita, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epaia ezagutzean ezkutatzea erabaki zuen gazteak, eta bere aldeko manifestazioaren bukaerako ekitaldian jendaurrean agertu zen, El Corte Inglés salguneko balkoi batean kateatuta.

Ondoren etorriko ziren herri harresi ugarien ernamuina izan zen, ezkutuan egon ondoren, Polizia behartu baitzuen atxiloketa ekitaldi jendetsu baten erdian egitera.

Ikusi gertaerak bideoan.