argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen Lekeition, haiekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen Lekeition, haiekin euskaraz hitz egin nahi izateagatik. Bi egun egin zituzten kuartelean, agenteekin gaztelaniaz mintzatzeari uko egin ziotelako. Haietako bat geroago ere berriro atxilotu zuten.
Eztabaidarako gaia izan da Ertzaintzak euskararekiko duen jarrera, eta Behatokiak salatu izan duenez, Polizia autonomikoak ez ditu EAEko biztanleen eskubide linguistikoak bermatzen; are, Ertzaintzarekin euskaraz egiten saiatzen denak kalteak jasan ditzake, dela tratu desegokia, isunak edo komisaldegian denbora bat pasa behar izatea.

Iturria: Joxean Agirre, ¿Cipayos? Policía vasca o brazo armado del PNV (Txalaparta).