argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintza 'Egin' egunkariaren egoitzetan sartu zen eta ikerketa saileko ordenagailuak eraman zituen

Ertzaintza Egin egunkariaren egoitzetan sartu zen eta ikerketa saileko ordenagailuak eraman zituen. Carlos Bueren Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileak agindu zuen Hernani eta Bilboko egoitzetan sartzea.

Pepe Rei ikerketa kazetariak salatu zuen beren kontaktu eta informazioen bila sartu zela polizia eta horrek kazetarien sekretu profesionalerako eskubidea urratzen zuela.

Kalean jendea pilatu zen eta Ertzaintzak gogor kargatu zuen.

Ertzaintzak Egin-en egoitza miatu du bart Buerenen aginduz. (Euskaldunon Egunkaria, 1993ko abenduak 2)