Milaka langile eta nekazari bildu ziren San Petersburgon, Nicolas II tsarrari lan-baldintza eta soldata hobeak eskatzeko. Manifestazioa Georgi Gapon apaizak gidatu zuen, eta bertaratutakoak bakezaleak zirela adierazteko, ikurrik gabe eta ikur erlijiosoak eskuetan zituztela joan ziren kaleetan barrena.
Neguko Jauregiaren parera iristean, bertan posizioa hartuta zeuden soldaduek tiro egin zuten herritar hauen aurka eta ehunka pertsona hil zituzten. “Igande Odoltsua” bezala ezagutzen da sarraskia. Protestak Errusia osora zabaldu ziren eta honenbestez, Errusiako Iraultza hasi zen.