argia.eus
INPRIMATU
Erromako San Basilio auzoko herritarrak matxinatu ziren

Erromako San Basilio auzoko herritarrak matxinatu ziren. Herri altxamenduaren pizgarria poliziak gazte bat tiroz hil izana izan zen. San Basilio mobilizazio altuko langile auzoa zen. 1973ko etxebizizten esleipen araudian aldaketak egin zituen udalak eta auzokideak kaltetu zituenez, familiak etxe hutsak okupatzen hasi ziren. 1974ko irailaren 5ean polizia bizilagunak desalojatzera joan zenean istilu handiak hasi ziren, eta hiri osotik joan zen jendea auzokideen erresistentzia babestera. Matxinadak etxebizitzaren arazoa erdigunean jarri zuen, eta irailaren 8aren aurretik egindako okupazioak ontzat eman behar izan zituen udalak.