argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuko meatzarien greba historikoa hasi zen Tatcherren aurka

Erresuma Batuko meatzarien greba historikoa hasi zen Margaret Tatcherrek sektorea pribatizatu, baldintzak okertu eta meatzarien sindikatuari erronka bota ostean. Meatze gehienak itxi eta 20.000 lanpostu desagerrarazteko plana zuten. Ia urtebete iraun zuen greba Erresuma Batuko luzeena izan zen, eta langileen porrotarekin amaitu zen. Ia egunero istiluak izan ziren eta gobernuak guda zikina ere erabili zuen langileen aurka. Grebak eragindako ikatz falta hornitzeko, Poloniak saldu zion Erresuma Batuari ikatza.

Martha Lucía Quiroga Riviere, A treinta años: recordar la huelga minera más larga del sindicalismo en Gran Bretaña (Revista Zero, 2014).