argia.eus
INPRIMATU
Ernest Hemingway-k Agurea eta itsasoa eleberri ezaguna euskaratzeko baimena eman zion Jose Artetxeri

Ernest Hemingway-k Agurea eta itsasoa eleberri ezaguna euskaratzeko baimena eman zion Jose Artetxeri. Liburuaren hitzaurrean kontatzen du Artetxek idazle estatubatuarrarekin izandako enkontrua, nola egon zen hura zezenketetatik itzuli zain eta nola gerturatu zitzaion Donostiako Maria Cristina hotelean. Asmoa azaldu zionean, euskaraz zelako, adierazi ziola eskubideengatik ezer kobratuko. 1963an argitaratu zen Anjel Goenagak itzulitako eleberria.

Gaian sakontzeko: Ernest Hemingwayk mendea egin du Euskal Herrian, Patxi Gaztelumendiren erreportajea ARGIAn.

Ernest Hemingway, Agurea eta itsasoa (Itxaropena).