Erdiko hatza erakutsiz iraindu zituen Gasteizen Espaniako errege Juan Carlos I.ak protestan zeuzkanak, amorratuta. Arabara egin zuen bisita instituzionalean, Laudioko lantegi baten urteurrenera zein Gasteizko Santa Mariaren katedralera joatea zuten aurreikusita. Azken leku honetan protesta deitua zuten Espainiako monarkaren aurka. Errege Etxeak esan zuen "gaizki ulertutako keinu bat" besterik ez zela izan. Argazkia betirako geratuko da.