argia.eus
INPRIMATU
Erasoa egin zuten Hamasek eta erresistentzia palestinarrak

Erasoa egin zuten Hamasek eta erresistentzia palestinarrak. Sorpresaz hartu zuten Israel, Gazako Zerrenda guztiz blokeatua baitzuen. Erezeko muga postua hartu eta ehunka hildako eragin eta 240 bahitu hartu zituen palestinar erresistentziak inguruko kibutzetan. Israelek Anibal direktiba aplikatu zuen, beren soldadu eta zibilak etsaiaren eskuetan erori baino lehen, hauek hiltzea ahalbidetzen zuen dotrina. Helikoptero militarretatik tiroka dozenaka israeldar hil zituzten. Aitzakia hori hartuta, genozidioa abiatu zuen Israelgo Gobernuak. Guda krimenak egin zituzten, Gazako azpiegiturak suntsitu eta milaka zibil hil, populazioa gosez zigortzearekin batera. Mundu osoan milioika lagun mobilizatu ziren genozidioaren aurka.

Iturria: Leila Seurat, Hamás reivindica la dirección del movimiento palestino (Le Monde Diplomatique en español, 2024ko urtarrila).