argia.eus
INPRIMATU
Eraikuntzako langileek uko egin zioten Australia hegoaldean luxuzko etxebizitzak eraikitzeari

Eraikuntzako langileek uko egin zioten Australia hegoaldeko Gales Berrian dagoen Kelly’s Bush belargunean luxuzko etxebizitzak eraikitzeari. Parkea salbatzeko protestan ari zen bertako emakume taldearekin bat egin zuten langileek. Zuzendaritzak eskirolak erabiliko zituela mehatxu egin arren, belargunea salbatzea lortu zuten.