Enrique Rodríguez Galindo guardia zibil torturatzailea espetxetik atera zuten 75 urteko zigorretik bost beteta. Espainiako Gobernuaren erabakiz, etxera bidali zuten, gaixo zegoela esanez. Lasa eta Zabala kasuagatik –bi gazte hauek bahitu, hil arte torturatu eta beren gorpuak Alacanten kare biziz estali zituzten– 75 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Bost baino ez zituen bete. Besteren artean Europako tortura zentro nagusietakoa izandako Intxaurrondoko koarteleko koronel ohia 2021eko otsailean koronabirusak hil zuen.