argia.eus
INPRIMATU
Enrique Rodriguez Galindo torturatzailea aske uztea erabaki zuen Espainiako PSOEren gobernuak

Enrique Rodriguez Galindo GALen buru eta Intxaurrondoko kuarteleko torturen erantzulea aske uztea erabaki zuen Espainiako PSOEren gobernuak. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako ETAko kide gazteak bahitu, torturatu eta hiltzeagatik 75 urteko kartzela zigorra ezarri zioten arren, lau baino ez zituen bete preso.