argia.eus
INPRIMATU
143 arrantzale hil ziren Bizkaiko kostaldean enbataren eraginez

Enbatak hondamendia eragin zuen Bizkaiko kostaldean. Egun hartan hainbat txalupa atera ziren hegaluzea arrantzatzera eta denboraleak izugarrizko haizea altxa eta olatu ikaragarriak eragin zituen. Biharamunean porturatutako txalupak berri txarrekin iritsi ziren.

Txalupa ugari hondoratu ziren, eta 143 arrantzale hil ziren guztira, 116 bermeotarrak, eta gainerakoak Lekeitio, Elantxobe eta Ondarroakoak.

Ander Izagirre, Vuelta al país de Elkano (Libros del K.O.).