Emily Wilding Davison ekintzaile sufragista hil zen Ingalaterran. Egun batzuk lehenago emakumeen boto eskubidea aldarrikatzeko egindako ekintza batean zauritu zen, zaldi-lasterketa batean Erregearen zaldiak harrapatuta.
Hil arte hainbat ekintza egin zituen emakumeen boto-eskubidearen alde eta bederatzi aldiz izan zen espetxeratua horregatik. Azkenean, ideia horien alde, bizia bera ere galdu zuen.