Emilio Iguzkiza hil zuen tiroz Guardia Zibilak Altsasun, 14 hilabeteko semea besoetan zuela. 34ko Urriko Iraultzaren baitan, greba eguna zen Altsasun ere. Langileen manifestazioaren amaieran, Guardia Zibila azaldu eta PSOEko bi kargu atxilotu zituen, herritarren protesta artean. Guardia zibil batek tiro egin eta Iguzkiza hil zuen. Ez da inoiz inor epaitu hilketa honengatik.
Miel A. Elustondo. Justi Iguzkiza guardia zibilaren indarkeriaren biktima: “Biktima batzuek ez dute aitortzarik, eta horietarik naiz ni” (ARGIA 2.709 zkia)