Emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako adierazpen ofiziala egin zuen Stella Obasanjo nigeriarrak. Batzorde Inter Afrikarrean praktika honen aurka mintzatu zen herrialdeko lehen dama izan zen. Ordutik, Emakumeen Genitalen Mutilazioarekiko Zero Tolerantziaren Eguna da gaurkoa. Afrika eta Asiako 30 herrialdetan praktika bortitz hori jasan duten eta egun bizirik dauden 200 milioi emakume daudela kalkulatu zuen UNICEF erakundeak 2016ko azterketan.
Instituto Nacional de las Mujeres, Mexikoko Gobernua.