argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen boto eskubidearen aldeko ehunka sufragista elkartu ziren Londresen, saltoki ugari hautsiz

emakumeen boto eskubidearen aldeko ehunka sufragista elkartu ziren Londresen, Oxford eta Downing kaleetako gune komertzialei boikota egiteko. Saltokien erakusleihoen aurka harriak jaurti zituzten, 400 bat txikituz. Gobernuak, sufragisten mugimenduko buruen atxiloketa agindu zuen.