argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen Bakearen aldeko Gurutzada abiatu zuten ehunka emakumek Eskozian

Emakumeen Bakearen aldeko Gurutzada abiatu zuten ehunka emakumek Glasgowen, Eskozian. Erresuma Batuko emakumeek osatutako bakearen aldeko mugimendu sozialista zen, Lehen Mundu Gerraren amaiera eskatzen zuena inolako anexio edo kalte-ordainik ezarri gabe. 1918an desegin zen.