argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia inauguratu zuten Bruselan

Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia inauguratu zuten Bruselan. Epaiketarako erreferentziak Nurenbergeko epaiketetan zein nazioarteko epaitegietan bilatu zituzten. 40 herrialdetako 2.000 emakumek hartu zuten parte, amatasuna, heterosexualitate derrigortua, kliteridektomiak, bortxaketak eta haurren aurkako sexu-abusuen gaiak landuz. Sorburua aurreko urtean Mexikon ospatu zen Nazio Batuen Emakumeen I. Konferentzia izan zen.

Edurne Epelde Pagola, Miren Aranguren Etxarte eta Iratxe Retolaza Gutierrez, Gure genealogia feministak: Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin).