argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek soilik osatutako partisanoen unitatea osatu zuten Jugoslavian, nazien aurka egiteko

Emakumeek soilik osatutako partisanoen lehen unitatea osatu zuten Jugoslavian, nazien aurka borrokatzeko. Berehala, halako taldeak antolatzen eta hedatzen hasi ziren. Erresistentzia abiatu zutenean, Jugoslaviako Alderdi Komunistak emakumeei atzeguardian lan egiteko deia egin zien, nahiz eta ordurako emakume ugari egon partisanoen artean armak hartuta.

Jelena Batinić, Women and Yugoslav Partisans: A History of World War II Resistance.